Bezeroak eta zerbitzuak :: Bidaitxartelak eta abonuak :: Parking

Baldintza orokorrak

Park & Ride filosofia
Egun hiru disuasio-aparkaleku daude, Bizkaiko Garraio Partzuergoarenak (BGP). Metroaren linean zehar estrategikoki kokatuta daude, ibilgailua geltoki ondoan aparkatu eta herri eta hirietara garraio publikoa hartuta eroso joan ahal izateko.

Helburua nork bere automobila hartu eta hiriaren erdigunera joateak sortzen dituen trafiko eta ingurumen arazoei irtenbidea ematea da. Aparkalekua eta garraio publikoa uztartzen dituzten bidaiariei hobaria, tarifa merkea eskaintzen zaie, garapen iraunkorreko ekarpentxoa eskertzeko.

Kokapena
Bat Leioako geltokiaren ondoan dago, beste bat Etxebarriko geltokiaren ondoan. Bi horiek Metro Bilbao S.A.k kudeatzen ditu. Hirugarrena Bilbao Exhibition Centre S.A.k kudeatzen du; Ansioko geltokitik gertu dagoen BECeko aparkalekuan toki asko eskaintzen ditu.

Ordutegia
Aparkalekuen erabilpena metro zerbitzuaren ordutegira mugatzen da, trenik ez dagoen orduetan ez baita automobilik sartu edo ateratzerik izango.

NEGUKO
ORDUTEGIA
Igandetik
ostegunera
Ostiral eta
jai bezperatan
Larunbatean
Zabaldu 06:00 h 06:00 h 06:00 h
Itxi 23:30 h 02:30 h Gau osoa zabalik

UDAKO
ORDUTEGIA
Igandetik
ostegunera
Ostiral eta
jai bezperatan
Larunbatean
Zabaldu 06:00 h 06:00 h 06:00 h
Itxi 23:30 h Gau osoa zabalik Gau osoa zabalik

Errotazioa
Aparkaleku hauek ez dira garajeak. Automobilak geltokia itxi baino lehen atera behar dira eta metro zerbitzua etengabea denean (gau osokoa) egonaldia gehienez 24 ordukoa izango da. Baldintza horietakoren bat bete ezean ez da tarifa merkearen hobaririk izango eta minutuko 0,05 €ko tarifa orokorra aplikatuko da (BECen aparkalekuan ezik).

Bidai txartelak
Metro Bilbaon ibiltzeko balio duten txartel guztiek ematen dute zerbitzu hau erabiltzeko aukera.

Creditrans bakarrarekin bat baino gehiago bazoazte, autorako tarifa merkea batek soilik baliatu ahalko duzue txartel horrekin.

Ordaintzeko moduak
Aparkalekua ordaintzeko hainbat modu daude:
• Creditrans
• Gizatrans
• Esku dirua
• Kreditu edo zor txartela

Tarifak

Aparkalekuetako tarifa minutuko kobratzen da, tarifa merkeen kasuan prezio jakin bateraino mugatuta.

Bakoitzak zer tarifa ordainduko duen zehazteko, garraio publikoaren erabilpenari eta ondorengo baldintzak betetzeari adituko zaie:

Tarifa merkea:
Tarifa merkea baliatzeko, erabiltzaileak baldintza hauek beteko ditu:
• Garraio publikoren bat erabiltzea. (Creditrans-operadoreak)
• Automobilaren egonaldia Metro Bilbaoren zerbitzuaren ordutegira mugatzea.
• Egonaldia ez da, inoiz, 24 ordu baino gehiago luzatuko.
Leioa Etxebarri BEC
0,65 € 0,50 € 0,65 €


Tarifa arrunta:
Aurreko baldintza horietakoren bat bete ezean, garraio publikoaren erabiltzailearen abantaila galduko da eta tarifa orokorra, minutua 0,05 € ordaindu beharko da aparkaldiaren hasieratik, BECen ezik, han euren tarifa aplikatuko baita.
Leioa Etxebarri BEC
0,05 €/min 0,05 €/min tarifa BEC


Aparkalekuak bereziki garraio publikoaren erabiltzaileentzat pentsatuta dauden arren, erabiltzen ez dutenentzat ere zabalik egongo dira, baina tarifa arrunta, minutukakoa ordainduta, inolako hobari barik.

Ordainketa

Etxebarri y Leioa
Metro Bilbaoko txarteldegietan ordaintzen da, automobila atera baino lehen.

1
Sartu aparkalekuko txartela
dagokion zirrikitutik.
1
Garraio publikoan egindako bidaia balioztatzea:
sartu aparkalekua dagoen geltokira heltzeko erabili den txartela.
1
Ordaindu:
Sartu Creditrans, Gizatrans, dirua zein kreditu txartela, ordaintzeko.

BEC
Aparkaleku hau Bilbao Exhibition Centre S.A.ren bidez kudeatzen denez, BECeko aparkalekuko makinetan ordainduko da.

Aparkatzeko arau orokorrak

Ibilgailuak ondo aparkatu behar dira, aparkalekuko seinaleak kontuan hartuta. Arau horiek urratzen badira, bereziki ezinduentzat gordetako tokietan aparkatuz, zein beste automobil batzuei bidea itxiz, udal agintariei deituko zaie automobila eramateko.

Agintariek esku hartuko lukete, halaber, ibilgailuren bat hainbat egunez atera barik egongo balitz. Abandonu salaketa jarri eta automobila eramango lukete.