Prentsa oharrak
 
 
 
Dataz bilatu:

2010/02/19

23.000 pertsona baino gehiagok erabili zuten metroa atzo San Mames eta BECeko kirol ekitaldietara joateko .

Bilbon, 2010eko otsailak 19. Metro Bilbaok atzo ekin zion Bilbon egunotan izango diren kirol eta jai ekitaldiei aurre egiteko dispositibo bereziari. Lehenengo egunean, 23.433 pertsonak hartu zuten metroa San Mamesera eta BECera joateko. Saskibaloi zaleek 8.239 bidaiari ekarri zizkiguten eta Athleticek, berriz, 15.194. Saskibaloiko errege koparen lehenengo partidak eta Athleticen Europako ligako partida batera egokitzeak nabarmen gehitu zituen hiri trenaren erabiltzaileak arratsalde osoan eta gauean

Zerbitzua BECen eta San Mamesen jokatu ziren kirol partida horien aurretik eta ostean areagotu zen batez ere. Ekitaldi horiek BECen (7 partida arte) eta San Mamesen izango dira (2 partida). Une horietaz gainera, larunbat gauean zehar ere indartuko da, Getxoko eta Sestaoko inauteriak direla eta.

Ostegunean, otsailak 18, bi saskibaloi partida jokatuko dira 19.00etan eta 21.30ean, eta Athletic-en UEFAko partida 21.05ean. Metro Bilbaok hamar minuturo jarriko ditu trenak, gutxi gorabehera, partida horien ostean zaleak etxera bueltatzeko.

Ostiralean, otsailak 19, bi saskibaloi partidak direla eta, 19.30ean eta 21.50ean, horiek amaitzen diren orduan maiztasuna handituko da. Ansiotik hamar minuturo irtengo dira Etxebarrira bidean, eta bi lineetara. Gauez, ostiralero bezala, metroaren zerbitzua 2.00etan amaituko da.

Larunbatean, otsailak 20, bi basket partida berri jokatuko dira, 18.00etan eta 20.30ean, hurrenez hurren, eta horiek amaitzean tren gehiago egongo dira. Gau horretan inauteriak ospatzen dira metroa pasatzen den hainbat herritan, Algortan eta Sestaon, esaterako, eta metroaren maiztasuna handituko da, larunbateko 23etatik igandeko 6etara. Gauez, maiztasuna 15 minutukoa izango da bide-zati arruntean (Etxebarri-San Inazio) eta Bidezabalera doan bide-zatian, eta 30 minutukoa gainerakoan, hau da, Plentzia eta Santurtzira bidean, norabide bietan.


Igandean, otsailak 21, Athletic-en ligako partida da “Katedralean”, arratsaldeko 17:00etan, eta saskibaloi Kopako finala BECen, 19:00etan. Horregatik, metro zerbitzua indartu egingo da aurreko eta ondorengo orduetan. Batez beste, zazpi minutuko maiztasunez ibiliko dira, metro zerbitzua amaitzen den arte, gaueko 23:00etan.

San Mames eta Ansio geltokiek informazio eta segurtasunerako dispositibo berezia edukiko dute. Gehieneko erabiltzaile kopurua egon daitekeela aurreikusiz eta erritmoa arintzeko asmoz, Metro Bilbaok aglomerazioetarako segurtasun-protokoloa aktibatuko du.