|
| |
Web gune hau Metro Bilbao, S.A.k sortu du, informazio helburuekin eta
erabilpen pertsonalerako.
Web gune honetara sartzeak ondoko termino eta baldintzen jakitun egotea
eta onartzea dakar.
1. Web gunearen jabea
www.metrobilbao.net, www.metrobilbao.com, www.metrobilbao.org, Metro Bilbao,
S.A.ren jabetzako interneteko domeinua dira. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan
inskribatuta dago, BI 474 liburukian, 78. folioan, BI-4006-A orrian, A-48541957
IFKrekin.
Metro Bilbao, S.A.ren egoitza, lege ohar honen ondoreetarako, hauxe da:
Nafarroa 2 48001 Bilbo.
2. Eguneratzea
Baldintza hauetako klausularen bat, arau juridiko bat dela-eta baliorik
gabe, legez kanpo, edo beteezin geratzen bada, ez-eraginkortzat joko da
dagokion neurrian, baina gainerakoan baldintza hauek baliagarriak izaten
jarraituko dute.
3. Edukiak eta zerbitzuak.
Metro Bilbao, S.A.k ahaleginik handienak egiten ditu web gunean argitaratzen
diren edukietan akatsik izan ez dadin. Metro Bilbao, S.A. jabe deneko
web gunearen bidez eskaintzen diren eduki guztiak eguneratuta daude eta
Metro Bilbao S.A.k edozein unetan aldarazteko eskubidea izango du. Metro
Bilbao S.A.k ez du web gune honetan beraz bestelako inork emanda ager
litezkeen edukietako akatsen ondoriozko erantzukizunik bere gain hartzen.
Metro Bilbao, S.A. ez da web gune honen bidez jasotako edo bideratutako
erabiltzaileen arteko informazioen igorpenen erantzule. Erabiltzaileek
egiten dituzten adierazpenak egiten dituztenen ardura dira, beste inorena
ez. Debekatuta dago hirugarrenen jabetza eskubideak urratzen dituen inongo
komunikazio edo edukirik jakinaraztea, eta mehatxu, irain, lizun, pornografiko,
xenofoboa den, pertsonaren duintasunaren edo haurren eskubidearen aurkako
erasoa edo indarreko legediaren urraketa den inongo edukirik ateratzea
edo zigor ofentsatara bultzatzea edo zigor ofentsarik egitea dakarren
edozein jokabide.
Debekatuta dago, halaber, erabiltzaileek gezurrezkoak edo zehaztasunik
gabeak diren edukiak, Metro Bilbao S.A.ko langileak zein gainerako erabiltzaileak
nahas litzaketenak sartu eta hedatzea, bereziki jabetza intelektual edo
industrialeko edozein eskubidek babestuta dauden edukiak, hirugarren pertsonei
buruzkoak, eskubideen titularraren baimenik gabe, Metro Bilbao S.A.ren
ospea edo sinesgarritasuna kaltetu edo desprestigiatzen duten, publizitate
ez-legezko, iruzurrezko zein desleialtzat jotzen diren edota birusik edo
Metro Bilbao S.A.ren web gunearen, sarearen, ekipo informatikoen edota
hirugarren kalteak ekarri edo funtzionamendua zein gainerako erabiltzaileei
atari honetarako sarrera eragotz liezaiekeen bestelako elementu elektronikorik
izan lezaketen edukiak.
Metro Bilbao, S.A.k web gune honetara sartzea debekatu ahalko dio esandako
jarrera horien barruan, arestian esandakoetara mugatu barik, sar litekeen
edozein jokabide egiten duen edozein erabiltzaileri.
Metro Bilbao, S.A.k web gune honetatik kanpo dauden Interneteko baliabide
edo guneetarako estekak eskain litzake, zuzenean zein zeharka. Web gunean
halako estekak informazio modura jartzen dira, baina ez dute inola ere
helmugako web gune horretan eskaintzen diren produktu edo zerbitzurik
kontratatzeko gonbiterik luzatzen denik esan nahi.
Metro Bilbao S.A.k esteka horietatik igortzen den informazioa edo jarduera
legez kanpokoa, delitua dela edo kalte ordaina merezi lezaketen hirugarren
baten ondasun edo eskubideei kalterik egin liezaikeela jakiten badu, behar
den ardura eta arretaz jokatuko du esteka hori ahalik eta lasterren ezabatu
edo baliorik gabe lagatzeko.
4. Erantzukizunik bere gain ez hartzea
Metro Bilbao S.A.k ez du web gune honetako zein beste batzuen web guneetako
erabiltzaileen fitxatgietan, dokumentu elektronikoetan zein sistema informatikoetan
kalterik egin lezaketen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik
bermatzen eta, hartara, ez du bere gain hartzen zio horiengatik sor litezkeen
kalteen erantzukizunik.
Metro Bilbao S.A.k ez du bere gain hartzen web gune hau gaiztoki erabiltzearen
ondoriozko erantzukizunik.
Metro Bilbao S.A.k ez du, era beran, bere orrialdetik kanpo dauden esteketako
web guneen edukiari lotutako erantzukizunik bere gain hartzen. Metro Bilbao
S.A ez da, halaber, esteka horiek bideratzen diren web guneetarako konexioen
edo halakoetan dauden eduki, produktu zein zerbitzuen erabilpenaren ondorioz
gerta litekeen ezein kalte edo galeraren erantzule izango. Metro Bilbao
S.A.k ezin du bere web gunetik beste web gune batzuetarako esteken prestutasunik
eta funtzionamendu zuzenik bermatu.
Lege Ohar hau Metro Bilbao S.A.ren web gunetik jasotako informazioaren
eta emandako zerbitzuen gainean soilik aplikatzen da, eta ez zaie Metro
Bilbao S.A.ren web guneetik sartutako beste inoren web guneetan jasotako
edukiei edo emandako zerbitzuei aplikatuko.
5. Jabetza Intelektualeko Eskubideak.
Web gune honen eduki guzti-guztia, testu, irudi, soinu, fitxategi, marka,
logotipo edo bestelako aurkezpen elementu edo modu, baita horiek guztiek
funtzionatu, eskuratu eta erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak
ere, Metro Bilbao S.A.ren izeneko jabetza intelektualaren gaian indarrean
dagoen legediak babesten ditu. Debekatuta dago Atariko edukiak aldarazi,
kopiatu, berrekoiztu, deskargatu, igorri, banatu edo eraldatzea, eskubide
horien titularraren baimenik eduki ezean edo legez onartuta egon ezean.
Web gunera sartzeak ez du inola ere erabiltzaileek bertan ageri diren
edukien gaineko inolako jabetza eskubiderik hartzen dutenik esan nahi.
Web gune honetako zenbait eduki erabiltzailearen terminalean deskarga
daitezke, betiere bere erabilpen pribaturako eta inolako merkataritza
helbururik gabe bada.
Metro Bilbaor S.A.ren zein beste inoren merkataritza marka, marka erregistratu
edo zeinu bereizgarrien aipamenek, Metro Bilbao S.A. zein jabe zilegien
baimenik gabe erabiltzeko debekua adierazten dute inplizituki. Atarian
edota atariko edukietan sartu edo erabiltzeak ez dio inoiz ere, besterik
espresuki adierazi ezean, erabiltzaileari hor barruan dauden legez babestutako
marka, logo edota zeinu bereizgarrien gaineko inolako eskubiderik ematen.
6. Nabigatzea eta segurtasuna.
Metro Bilbao S.A.k ez du bermatzen, ez eta erantzukizunik bere gain hartzen
ere, web gune hori etengabe eskueran egongo denik edo akatsik izango ez
duenik. Metro Bilbao S.A ez da inoiz ere web gune horretara sartu edo
erabiltzeagatik sor dadin ezein kalteren erantzule izango, ez eta web
gunea eskueran ez izateagatik erabiltzaile zein bezeroei eragin liezaiokeen
endreduena ere.
7. Datu pertsonalen tratamendua.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa
betetzeko, Metro Bilbao S.A.k web gune honen erabiltzaileei jakinarazten
die ematen diren datu pertsonalak jabetza eta erantzukizuna Metro Bilbao
S.A.rena deneko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batera igaroko
direla, eta helburua jasotako kontsulta eskariak egokiro erantzun eta
prozesatu ahal izatea dela, baita Metro Bilbao S.A.k eskaintzen dituen
zerbitzuen informazioa eman eta helarazi ahal izatea ere. Zure datuak
bidaltzean, Metro Bilbao S.A.k tratamendu automatizatua burutzeko baimena
ematen duzu, betiere arestian esandako helburuak betetzeko.
Zure datu pertsonalak ahalik eta isilekotasunik handienaz tratatuko dira
eta, Metro Bilbao S.A.k, fitxategiaren arduradun izanik, datu pertsonalen
isilekotasuna eta segurtasuna bermateko behar diren neurri tekniko eta
antolaketakoak hartu ditu, datu horiek alteratu, galdu, baimenik gabeko
inork tratatu edo ikus dezan saihestuta.
Metro Bilbao S.A.k erabiltzaileek kontsulta bat egin edo eskari bat bidaltzeko
ematen dituzten datuak artxibatzen ditu, datu horietako batzuk ezinbestekoak
baitzaizkio eskari eta kontsultei behar bezala erantzuteko. Erabiltzaileari
datu horiek eman beharraz ohartarazten zaio, egokiro. Helbide elektonikoa
kontsultari erantzuteko erabiltzen dela, baita Metro Bilbao S.A.k eskainitako
zerbitzuen berri emateko edo izan litezkeen aldaketa garrantzitsuen jakitun
egon dadin ere.
Gure web orrialdeak ez du cookie-rik ez eta erabiltzaileak zehazki identifikatzerik
edo erabiltzaileen nabigazioaren daturik ezagutzeko aukerarik ematen diguten
bestelako baliabide teknikorik erabiltzen. Alabaina, konpromisoa hartzen
dugu honen gainean Pribatutasun Politikan inolako aldaketarik sartzen
badugu, berehala ohartaraziko dugula, web gun honen bidez, eta atal honetan
dagokion zuzenketa egingo dugula.
Era berean, arestian esandkao moduan jasotako datu pertsonalei dagokienez,
erabiltzaileei jakinarazten diegu datu horiek ikusi, zuzendu, aurka egin
edo ezereztatzeko eskubideak aitortzen zaizkiela. Eskubide horiek idatzizko
eskari sinatua honako helbide honetara bidaliz gauzatu ahalko dira:
Metro Bilbao S.A.
Nafarroa 2 48001 Bilbo
Erref. Datu Pertsonalak
Eskarian erabiltzailearen izen-deiturak, NAN fotokopia eta egin nahi duen
eskariaren edukia bilduko dira.
8. Aplikatzekoa den legedia eta epaimahai eskudunak.
Web gune hau araupetzen duten terminoak eta baldintzak, baita erator litezkeen
loturak ere, babestuta daude eta den-denean eta gai zehatz bakoitzean
Espainiako legeak araupetzen ditu.
|
|