web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Gaueko obrak eta oinezkoentzako pasabidearen instalazioa Metroan

09/03/2010

Gaueko obrak [PDF 75 KB]

Maidaganeko hesidun pasagunea kentzeko lanean ari diren erakundeek aurrera jarraitzen dute laster
metroaren trazadura lurperatzeko lanak hasteko. Une honetan, enpresa adjudikazio-hartzailea
lanean ari da aldi baterako bide bat jartzeko. Horren helburua zera da, Aste Santutik aurrera zulatze-
lanak egiteko aukera izateko, lurrak libre uztea.
Aurreikusitako planarekin jarraitzeko, datorren astean gauez lan egin beharko dugu Maidaganeko
pasagunea eta Ormaza estrataren arteko bide-zatian. Lanak martxoaren 14an hasiko dira, igandea,
behin metro zerbitzua amaituta, eta asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean (17tik 18ra)
amaituko dira. Lan horiek gauez burutu behar dira, trenbidean makinak sartu behar baitira.
Halaber, astelehenean, martxoak 15, oinezkoentzako pasabide bat instalatzen hasiko dira, etorkizunean
Maidagan kaletik trenbideko lubakia gurutzatu ahal izateko, metroa lurperatzeko laneko
iraun bitartean. Pasabide hori mugigarritasun arazoak dituzten pertsonek ere erabili ahal izango
dute, eta Aste Santuan amaituko da instalazioa.
Obra horiei buruzko edozein galdera baduzue, ez izan zalantzarik eta jo herritarrei informazioa
emateko bulegora, anbulatorioaren aurrean, edo deitu 94 404 07 09 telefonora.

elemento decorativoelemento decorativo