web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Euskararen Eguna

30/11/2007

Metro Bilbaok, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez, zerbitzua ematen duen herrietan jasotako esaera eta adierazpenak itsatsiko ditu geltokietan

Bilbon, 2007ko azaroaren 30ean. Metro Bilbaok Bizkaiko garraio publikoaren ardatza denez (ia 300.000 erabiltzaile egunean), eta gizartearekin arduratsu jokatu gura duenez, euskararen jakintza sustatzeko konpromisoa hartu du, bi hizkuntza ofizial dituen gure gizarte honetan elebitasun orekatuari mesede egingo badio. Euskara oraingoz hizkuntza minorizatua da beste hizkuntza ofizialaren, gaztelaniaren aldean eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak Euskararen Eguna instituzionalizatu zuten, benetako elebitasunaren helburuaz.

Aurtengoan metro sareak zeharkatzen dituen herrietako esapide eta adierazpenak zabaldu gura izan ditugu, belaunaldiz belaunaldi, ahoz, gaur arte heldu direnak. Paulo Zamarripa ikerlari zenaren lanari eta Iñaki Gaminde eta Iñaki Gilisasti adituen lanei eta laguntza eskuzabalari esker ekarri ahal izan ditugu esaldiok metropoliko trenbideko geltokietara, beraiek bildu baitituzte. Metro Bilbaok eskerrona adierazi gura die, bihotz-bihotzez, ekintza hau burutzen lagundu digutelako.

Horretarako, gaur, ostirala, azaroak 30, kaietara jaisteko beirateetan esaera horiek inprimatuta daramatzaten eranskailu handiak itsasten hasiko dira (115 guztira), eta Durangoko Liburu eta Disko Azoka amaitu arte hor egongo dira.

Metro Bilbaoren geltokietako ekimena Euskararen Egunaren inguruan egiten diren askoetako bat da, eta gure enpresa garatzen ari den EFQM kudeaketa ereduaren oinarrietako bat den gure Erakundearen Gizartearekiko Arduraren esparruko ekintzetan sartuko litzateke.


Oharra: Esaerak erantsi dizkizuegu, baita non zein ipiniko den eta nondik atera ditugun ere. Bereziak, bertokoak dira eta oso zaila beste hizkuntza batera hitzez hitz itzultzea. Dena dela, gaztelaniaz apur bat azaltzen saiatu gara.

Esaerak




elemento decorativoelemento decorativo