web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Basauri-Etxebarri joan-etorriko autobusa San Faustuko jaietan

03/10/2007

Metro Bilbaok Basauri-Etxebarri joan-etorriko autobusaren ibilbidea egokituko du San Faustuko jaietan

- Geltoki bakarra egongo da, iturriko errotondan, Uribarri eta Matxitxako kaleek bat egiten duten tokian.

- Larunbatean, urriak 13, gauez joan-etorriko autobusaren zerbitzua areagotuko da.

Bilbon (07/10/03). Metro Bilbaok urriaren 6tik (larunbata) 14ra arte (igandea) Basauri eta Etxebarriko metro geltokia lotzen dituen autobus zerbitzuaren ibilbidea moldatuko du. Autobusa ez da ohiko geltokietan geratuko (Matxitxako, Pozokoetxe eta Behatokiak), San Fausto jaiak direnez Matxitxako kalean autorik ibiliko ez delako. Egun horietarako geltoki bakarra egongo da Iturriko errotondan (Uribarri eta Matxitxako kaleek bat egiten duten tokian), barraketatik oso gertu.

Bestalde, garraio eskaria gehituko dela aurreikusita, Metro Bilbaok larunbat gauerako (urriak 13) autobus zerbitzua areagotzea pentsatuta dauka eta, horrela, Basauriko jaietara joaten den jende guztiak bidaia ziurtatuta edukiko du.

Imagen descriptiva de la noticia

elemento decorativoelemento decorativo