web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Neguko zerbitzua

14/09/2007

Metro Bilbaok zerbitzua areagotuko du astelehenetik aurrera, neguko ordutegiari helduko baitio berriro

•Neguko zerbitzuak ehun zirkulazio gehiago izango ditu lanegunetan

Bilbon, 2007ko irailaren 13an. Metro Bilbaok astelehenetik hasita (irailak 17) %18 zirkulazio gehiago aterako ditu, neguko zerbitzuarekin. Eskaintza areagotze horrek egunero ehun joan-etorri gehiago egingo direla esan nahi du. Astelehenetik ostegunera egunero 652 zerbitzu abiaraziko dira eta ostiraletan, berriz, 680.

Neguko ordutegi berria urte amaierara arte egongo da indarrean eta, oporretako etenaren ostean ohiko jardunari berrekingo dioten eskarira egokitzera begira berratonduta, astean zazpiehun tren baino gehiago erantsiz. Metro Bilbaok, guztira, 4.824 zirkulazio programatuko ditu astelehenetik igandera bitartean.

Tarte horretan, metroak enborrean 2,5 minutuko eta adarretan 5 minutuko maiztasunak berreskuratuko ditu goizeko lehen orduetan (de 7:30etik 10etara, gutxi gorabehera); gero, 20.30ak arte, 3 eta 6 minutukoak izango dira maiztasunak, etengabe. Plentziarako maiztasunak 18 ala 20 minutukoa izaten segituko du, zein astegun eta zer ordu den arabera.

Gaueko zerbitzuari dagokionez, metroa larunbatean gau osoan ibiliko da enborrean 15 eta bi adarretan 30 minutuko maiztasunaz. Ostiralei dagokienez, hiri trenak irailaren amaierara arte emango du zerbitzu etengabea eta, urrutik aurrera, ostiraletako zerbitzua goizaldeko ordu biak aldera amaituko du.

Metro Bilbaok informazio foiletoak atera ditu, Bezeroen Arretarako Bulegoetan eta geltokietan eskura daudenak. C gunerako foileto berezia diseinatu da, unitate bakoitza Berango eta Plentzia arteko geltokien artean xeheki zer ordutan igarotzen den jasoz. Informazio gehiago gura duenak gure web orrian (www.metrobilbao.com) “ordutegi eta maiztasunak” atalean aurkituko du, asteroko ia bost mila trenak geltoki guztietatik zer ordutan igarotzen diren xeheki ageri baita bertan.


elemento decorativoelemento decorativo