web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Zerbitzua Manák kontzerturako igandean, ekainak 17, BECen

14/06/2007

Metro Bilbaok tren zerbitzua areagotuko du Manák igandean, ekainak 17, BECen emango duen kontzerturako


• Tren zerbitzua ohiko orduan amaituko da, 23.00ak aldera

• Trenak berriro hasiko dira martxan kontzertua amaitu eta gero (23.30ak aldera aurreikusten da), 30 minutuz, gutxi gorabehera, kontzertuan egondakoei etxera itzultzea errazteko

• Kontzertua amaitzen denean, bezeroak Ansioko geltokirik sartuko dira, beste inondik ez. Gainerako geltokiak bezeroak irteteko soilik egongo dira.


Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia jarriko du martxan igande gauerako, ekainak 17, Manák BECen emango duen kontzertua hasi aurretik eta amaitu ondoren. Helburua Bizkaia Arenara joaten den jendeak hara heldu eta handik etxeratzeko beharko duen garraioa eskaintzea da.

Tren zerbitzua ohiko orduan amaituko da, 23.00ak aldera, eta kontzertua amaitu ostean hasiko da berriro, jendea Ansioko geltokira heltzen hasten denean, 23.30 aldera. Kontzertua 22.00etan hastekoa da. Metro Bilbaok informazio eta segurtasun dispositibo berezia jarriko du.

Metroz joateko asmoa daukatenei joan-etorriko txartela erosteko gomendatu gura diegu, txarteldegietan ilararik ez izateko. Enpresako langileek esanei jaramon egin diezaieten ere eskatu eta eskertuko genieke.

Metropoliko trena ustiatzen duen enpresak zerbitzu bereziak ezarri ohi ditu gertakari edo ekitaldi publiko interesgarririk dagoen bakoitzean, kasu honetan bezala.


Metro Bilbaoko informazio telefonoa: 94 425 40 25

elemento decorativoelemento decorativo