web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Aste Santuko Zerbitzua

03/04/2007

Metro Bilbaok zerbitzua Aste Santuko eskarira doituko du


Urtero bezala, apirilaren 4tik 9ra arteko gaueko zerbitzua etengo du

Bilbon, 2007ko apirilak 3. Metro Bilbaok zerbitzua Aste Santuko bidai eskarira doituko du. Bost jai egun horietan bidaiak edozein igandeko batez bestekoa baino %40 gutxiago izan ohi dira; izan ere, urte osoan bidaiaririk gutxien ibiltzen den sasoia izaten da.

Bezeroak hainbeste jaitsi arren, egun horietarako atondutako zerbitzuan oro har Metro Bilbaok edozein egunetan eskaini ohi duen tren zerbitzuaren ordutegia eta maiztasunak errespetatzen dira. Azpimarratu behar da, ordea, hainbat aldarazpen egiten direla, batez ere gaueko zerbitzuari dagokionez:

•Aste Santuan, apirilaren 4tik 9ra, asteazken-igande tartean, alegia, zerbitzua 22.20 eta 23.00 artean amaituko da, helmugen arabera. Azkeneko trena 22.55ean irtengo da Etxebarritik Portugaleterantz, eta 23.00etan Plentziarantz. Beste norabidean, berriz, azkeneko trenak Plentziatik 22.20an eta Sestaotik 22.35ean irtengo dira. Egun horietan ez da gaueko zerbitzurik jarriko, ez eta autobus zerbitzu osagarririk ere.

•Pazko astean, apirilaren 10etik 13ra:

•7.00etatik 10.30era, Plentziarako maiztasuna, bi norabideetan, 18 minutukoa izango da, 20koa barik.

•Aste horretan, zabalik San Inazion dagoen Bezeroen Arretako bulegoa soilik egongo da, 8.30etik 19.30era, beti bezala.







Imagen descriptiva de la noticia

elemento decorativoelemento decorativo