Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia jarriko du astelehen gauean, urtarrilak 29, Chuck Berryk BECen emango duen kontzertuaren amaieran. Helburua, Bizkaia Arenara joaten diren pertsonek irtetean garraiabidea izan dezaten bermatzea.
Zerbitzua kontzertua amaitu eta gero areagotuko da. Tren zerbitzua ohiko orduan amaituko da, eta kontzertua amaitu ostean hasiko da berriro, kontzertura joan den jendea Ansioko geltokira heltzen hasten denean.
Metro Bilbaok informazio eta segurtasun dispositibo berezia jarriko du. Trena erabiliko dutenentzako gomendioak ohikoak dira: joan-etorriko txartela erostea, txarteldegietan ilararik ez egoteko, eta enpresako langileei jaramon egitea.
Metropoliko trena ustiatzen duen enpresak zerbitzu bereziak antolatu ohi ditu gertakari edo ospakizun publiko interesgarririk dagoenean, oraingoan bezala.
Metro Bilbaoko informazio telefonoa: 94 425 40 25

