web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Zerbitzua Fitok BECen emango duen kontzerturako

21/12/2006

Tren bereziak jarriko dira kontzertua hasi aurretik eta amaitu ondoren

Metro Bilbaok zerbitzua gehituko du Fitok BECen emango duen kontzerturako

Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia jarriko du bihar, ostirala, arratsalde-iluntzerako, Fito y los Fitipaldisen kontzertuaren aurretik, eta amaitu ondoren. Trenak BECeko Bizkaia Arenan bilduko diren milaka pertsonen joan-etorrietarako behar den garraioa asetzearren gehituko dira.

Zerbitzuaren areagotzea 20.00etan hasiko da, kontzertua hastearekin batera, eta kontzertua amaitu ondoren berrekingo zaio, bidaiariak Ansioko geltokira heldu ahala. Ostiraleko tren zerbitzua ohi bezala amaituko da, 02.00etan, hain zuzen

Metro Bilbaok informazio eta segurtasun dispositibo berezia jarriko du. Bere zerbitzua erabiliko dutenei, txarteldegietan ilararik ez sortzeko, joan-etorriko txartela erosteko eta enpresako langileei jaramon egin diezaieten gomendatzen die .

Hiri trena ustiatzen duen enpresak zerbitzu bereziak antolatu ohi ditu gertakizun publiko interesgarririk dagoen bakoitzean, berbarako, San Tomas azokan. Fitoren kontzertuaren kasuan, 19.000 pertsona espero dituzte, antolatzaileen kalkuluen arabera.


Metro Bilbaoren informazio telefonoa: 94 425 40 25














elemento decorativoelemento decorativo