Auzo jolas eta jokoak desagertzeko arriskuan daude, antza. Merkatu teknologikoa, telebistako eskaintza, eta Informazioaren Gizartearen aurrerapenek norbanakoari begirako mundua eratu dute.
Metro Bilbaok eta BGPk gaur inauguratu duten standean joera horren kontra egin nahi da, txikitxoenentzat taldekako jolasak berreskuratzeko. Helburua inkomunikazioa, eduki belikoen eta rol sexisten inbasioa saihestea da.
Astialdirako eremu hau edozein adinetako jendearentzat diseinatuta dago, eta denboran atzera egin haurtzaroko eta gaztaroko joko handietarako bidaia da: xakea, partxisa, igel toka, dominoa, antzarra, ping-ponga eta auzoko jolas eta joko desberdinak aurkituko ditugu.
Eremua erakargarria da, halaber, jokoak oso handi ipini direlako, jendeak eta jokalariek ondo ikusteko moduan. Gainera, ekintza guztiak itsuentzat eta ezgaituentzat ere pentsatuta daude.
“Jokoen parkea” izena jarri zaion eremu honetan ipuin bizidunak antzeztuko dira. Ipuin kontalariak zuzenean, historia fantastikoen kontakizunak, aktoreek antzeztokitik girotuta, jende guztiarentzat ikusgarri.

