- 19 joan-etorri gehiagorekin Etxebarriko geltokia eskurago edukiko dute basauriarrek
- Autobusak 7,5 minutuko maiztasunaz ibiliko dira, norabide bietan, 6:45etik 9:00etara, 13.00etatik 15:30era, eta 18:00etatik 21:30era.
Bilbo (06/12/15).
Astelehenean, abenduak 18, hasita, Metro Bilbaok joan-etorriko autobus zerbitzu gehiago ipiniko ditu Etxebarriko geltokiaren eta Basauriko erdigunearen artean. Indartzea goizean goiz igarriko da, baita eguerdian eta arratsaldean ere, lanegunetan. Autobusak zazpi minututik zazpi minutura ibiliko dira, bi norabideetan, 6:45etik 9:00etara, eta 13:00etatik 15:30era, eta 18:00etatik 21:30era, bi norabideetan. Gainerakoan orain arteko maiztasunekin segituko da (hamar minututik hamar minutura egunez, eta hamabostetik hamabostera ostiral eta larunbat gauetan).
Joan-etorriko zerbitzua metro zerbitzuaren luzapena da. Egunero-egunero ibiltzen da, 5:45etik 23:15era bitartean, eta asteburuetan eta jai bezperetan metro zerbitzuaren ordutegi bera izaten du. Azkeneko asteotan jendeak zer eskatzen duen jakin nahirik galdetzen jardun eta ondorioztatu dugu komeniko litzatekeela lehen esandako ordu tarte horietan, normalean lan kontuek eragindako joan-etorri ugari izaten direnez, zerbitzua indartzea. Uneotan joan-etorriko autobusa 6000 pertsona baino gehiagok erabiltzen dute, lanegunetan.
Autobusaren ibilbidea Etxebarriko metro geltokian hasi eta Basauriko kale Nagusiko “Behatokiak” eremuan amaitzen da. Hasiera eta amaierako geltokiez gain, autobusa Pozokoetxeko errotondan (Etxebarri-Basauri norabidean) eta Matxitxako kaleko 1aren parean ere (Basauri-Etxebarri norabidean) geratzen da.
Autobus zerbitzua erabiltzen duten pertsonek Metro Bilbaorako balio duen edozein txartelekin ibil daitezke autobusean, betiere Etxebarri eta Basauri arteko tarifa gunerako (B gunea) balio badu, jakina.

