Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia jarriko du abenduaren 6an, 7an eta 8an, Osakidetzak deituta BECen egingo diren oposizioetara joango den jendearen joan-etorrietarako. 7.25etik 09.00etara, gutxi gorabehera, trenak maizago, hamar minututik hamar minutura, ibiliko dira, norabide bietan, bestela, jai egunetan hogei minututik hogei minutura ibili ohi dira-eta. Halaber, eskariaren arabera, azoka esparrurako tren zerbitzua indartuko da, eguerdian 12.30etik 14.00etara, eta arratsaldean 16.30etik 18.00etara.
Metro Bilbaok informazio eta segurtasun dispositibo berezia ere ipiniko du Ansioko geltokian. Zerbitzu hau erabiliko dutenei joan-etorriko txartela hartzeko gomendatzen die, txarteldegietan ilararik ez sortzeko; halaber, eskatzen dute enpresako langileei jaramon egiteko.
Ohi denez, Metro Bilbaok zerbitzu bereziak antolatzen ditu gertakari edo ekitaldi publiko interesgarririk dagoen bakoitzean. Kasu honetan azterketak egitera, Osasun Sailaren arabera, 70.000 pertsona joango dira, eta metroak horien guztien garraio eskaria ase nahi luke.
Metro Bilbaoren informazio telefonoa: 94 425 40 25

