•Metro Bilbaok Telletxeko sarrera itxi beharko du kristalak segurtasunez jartzeko, bidaiariei trabarik eta kalterik egin barik.
•Geltokira sartu eta geltokitik irteteko Bolue kaleko sarrera eta igogailua egongo dira.
•Metro Bilbaok, horrekin, geltoki horretako konponketa eta birjarpen lanak amaituko ditu, uztailaren 30eko goizaldean izandako erasoen ondoren.
Bilbo (2006ko azaroaren 16an). Metro Bilbaok asteburuan Algortako geltokiko Telletxeko sarrera itxiko du, beirateko kristal berriak ipintzeko. Eskailera mekanikoak konponduta daude dagoeneko, eta normaltasun osoz funtzionatzen ari dira gaur. Geltoki honetako bezeroek kaietara Bolue kaletik sartuko dira. Mugitzeko arazorik daukaten pertsonek ere metro zerbitzua eskueran izango dute, Algortako plazan dagoen igogailuari esker. Bi konponketa hauek 100.000 euro inguru atera dira.
Bi instalazioetako aldagaiak jaso eta gero, konpainiako teknikariek guztira 12 kristal jarriko dituzte asteburuan. Larunbatean eta igandean, azaroak 18 eta 19, 8.30etik 19.30era bitartean, gutxi gorabehera, sarrera itxita egongo da. Ordu horretan berriro irekiko da. Astelehenean, hilak 20, instalazioaren azkeneko erremateak egingo dira.
Aldagai berriak Algortako jaietako eraso larrietatik hiru hilabete eta erdi joan direnean jarriko dira. Tarte honetan hornitzaileek piezak neurrira egin behar izan dituzte, halako egituren fabrikazio epea gutxienez hiru hilabetekoa izaten baita.
Kristalezko edikuluaren beiren gainera jaurtitako gauza desberdinen inpaktuaren ondorioz, erasoen biharamunean, Metro Bilbaoko hainbat langilek babes sareak jarri behar izan zituzten, zerbitzuaren erabiltzaileek pasatzean arriskurik ez izateko, eta egitura hori gaur arte ipinita egon da.
Eraso haiek gertatu zirenetik, gure kalkuluen arabera, milioi bat bezero inguruk erabili dute geltoki hau eta eskailera mekanikoen erotasunik gabe moldatu behar izan dute.

