Zeintzuk dira M.B.ren tarifa guneak?
Metro Bilbaok ondorengo modura banatutako gune sistema dauka:
A. gunea: Bolueta eta San Inazio arteko geltokiak.
B0 gunea: Etxebarriko geltokia.
B1 gunea: Lutxana eta Berango arteko geltokiak.
B2 gunea: Gurutzeta eta Sestao arteko geltokiak.
C gunea: Larrabasterra eta Plentzia arteko geltokiak.
Metro zerbitzuaren ordutegitik kanpoko autobus osagarriak
Metroaren zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 6.00etan hasi eta 23.00etan amaitzen da. 6ak baino lehen eta 23en ondoren metroa hartuko luketen bezeroen kopurua hain txikia izango litzatekeenez, zerbitzua luzatzea edo horrek eragingo lituzkeen gastuak ez dira justifikatzen. Alabaina, Metro Bilbaok eskuinaldean autobusezko zerbitzu osagarria eskaintzen du, gure web orrialdean eta geltokietako karteletan eta esku orrietan argitaratuta dagoena. Ezkerraldean, metro zerbitzuaren ordutegitik kanpo, bidaiarik egin gura baduzue, Bizkaibusen A3144 autobusa eta Renferen tren zerbitzua dauzkazue.
Zergatik ez dute txarteldegiek billeterik itzultzen?
Bidaiatzeko txartelak saltzen dituzten makinek ez dute billeterik munduko ia inongo garraiabidetan itzultzen, horrek makinen funtzionamendua ikaragarri zaildu, eragiketak motelduko lituzkeelako eta, ondorioz, prozesua nabarmen garestituko litzatekeelako. Nolanahi ere, Metro Bilbaok kreditu txartelarekin ordaintzeko aukera ere eskaintzen du, bidaiatzeko txartelak erostea errazteko.
Zergatik ez dago metrorik goizeko seiak baino lehen eta gaueko hamaikak baino beranduago?
Metro bat jartzea “jendetza” garraiatzen duenean soilik justifikatzen da. Hiri tren sistema baten ordutegiek, beste arrazoi askoren artean, ordu tarte desberdinetan dagoen bidaia eskaria kontuan hartu behar dute. Metro Bilbaok egiaztatu du ordu horietan ez dagoela jendetza garraiabide bat jartzea justifikatuko lukeen besteko eskaririk.
Metro Bilbaok autobusezko zerbitzu osagarria eskaintzen du Zazpi Kaleetatik Plentziara bitartean, trenaren ohiko ordutegitik kanpo. Begiratu ordutegiak eta geltokiak ordutegi eta maiztasunen atalean
Zergatik ezin da txakurrekin bidaiatu?
Laguntasunezko animaliekin sartzea debekatzeko erabakia hartu baino lehen –txakur gidariak ezik- Metro Bilbaok munduko beste metro batzuen esperientzia zein zen aztertu zuen. Gehienetan laguntasunezko animaliak sartzea debekatuta dago, bezero askorentzat deserosoa izan daitekeelakoan, eta beste ezeren gainetik pertsonei zerbitzatzeko gaudelako.
Zer dira Bezeroen Arretarako Bulegoak?
Bezeroaren arretarako guneak dira, Metro Bilbaoren lineetan zehar barreiatuta daudenak (San Inazioko geltokian, Lekeitio-Garcia Alonso irteeran, Zazpi Kaleetako geltokian (Unamuno irteerako atalondoan, Ansion eta Areetan, Ibaigane kaleko 17an).
Hona hemen zertarako dauden:
-Bezeroei telefonoz eta aurrez aurre informazioa emateko
- Karnetak egiteko
- Karnetak berritzeko
- Gazte txartelak, eta familia ugarienak luzatzeko
- Txartelen trukea egiteko (galdu, lapurtu, hondatzen direnean, aldi baterako gune hedapenak zein behin betiko gune aldaketak egiten direnean), berriak luzatzeko eta bidaiatzeko txartelak baliogabetzeko.
- San Inazioko geltokian galdutako gauzez arduratzeko
-Erreklamazio eta iradokizunei aditzeko
-Aparteko gainkarguak kobratzeko
- Metroboutiqueak han daude
Zergatik ez dago komunik Metro Bilbaoko geltokietan?
Arrazoi bat baino gehiago dago geltokietan komunik ez egoteko. Lehenik eta behin ez dagoelako horretara behartzen gaituen legedirik. Bigarren, metroko geltokietan zain egoteko denbora oso laburra da, bidaia ertain eta luzeko lineetakoen aldean. Eta azkenik, geltokien diseinu arkitektoniko funtzionala espazio ireki, txokorik gabeak eta, ondorioz, seguruak lortzera bideratu delako. Komun publikoak, babesgabeak izanik, delituak egiteko toki aproposak izan dira beti.
Zergatik ez da gaueko zerbitzu etengaberik eskaintzen ostiraletan, neguko larunbatetan eskaintzen den bezala?
Ostiral eta jai bezperetan erregistratzen dugun bidaiari kopuruak ez baitu, oraingoz behintzat, larunbatetako gaueko zerbitzuaren antzekorik jartzea justifikatzen. Garraio zerbitzu publiko batek jendetza handia mugitzen duenean soilik justifikatzen den koste ekonomiko garrantzitsua sortzen du.
Zergatik ixten dira zenbait sarbide gaueko zerbitzuan zehar?
Halako ingurumarietan sarbide kopurua ixteko erabakia munduko metrorik gehienetan dagoen ohitura da, eta helburu bakarra bidaiarien segurtasuna areagotu eta hobeto bermatu ahal izatea da. Horregatik, geltokiko ikuskatzailearen bulegotik gertuen dauden sarbideak zabaltzeari egokiago deritzogu, bezeroei zerbitzu laster eta eragingarriagoa eskaintzeko.
Ibiltzeko arazoak dituzten pertsonek lehentasunik daukate igogailuak erabiltzeko orduan?
Gure igogailuak, berez, ez daude ibiltzeko arazo edo oztoporik duten pertsonek erabiltzeko murriztuta, edozeinek erabil baititzake. Zoritxarrez, pertsona horiek igogailua erabiltzeko premiarik ez dutenen gizalege eta modu onen mende daude, lehentasuna izateko orduan.
Hala ere, trafikorik handieneko geltokietan eranskailuak jarri ditugu, ibiltzeko arazorik duten pertsonentzat eskurago egon daitezen.
Nolakoa da aire girotuaren funtzionamendua udan?
Trenen girotzea hiru hozbero mailatan finkatuta dago(20,22 edo 24 gradutan) baina badira kanpoko hainbat baldintza ere, trenaren okupazioa, kanpoko tenperatura, ateak zabaldu eta ixteko tartea, ibilbide mota, lurpekoa ala gainazalekoa, sistema autoerregulatzera behartzen dutenak, eta horretarako trenaren okupazioaren arabera desberdina den tartetxoa behar izaten da.
Zergatik ezin da 50 euroko billeterik erabili txarteldegietan txartelak erosteko?
Murrizpen hori metroko txarteldegiak diru xehea lortzeko bitarteko bihur daitezen eragozteko jarri da, diru xehea agortu zaielako zerbitzutik kanpo sarritan gera ez daitezen, hain zuzen.
Zergatik ez daude txartelak pertsona batek saltzen ditueneko betiko txarteldegiak?
Halako txarteldegirik ez dago geltokiko ikuskatzailearen betekizun nagusia bezeroen laguntza, babesa, artapena direlako, geltokiaren eremu osoan, eta txartelak saltzera lotuta balego, ezin izango luke geltokian zehar mugitu.
Zergatik dago jan eta edatea debekatuta Metro Bilbaoko instalazioetan?
Debekua Metro Bilbaoren instalazioak garbitasun maila egokian egon daitezen jarri da, garbitasuna gure bezeroek oso ondo hartzen duten alderdia baita.
Zenbat urtera arte ez dute haurrek metroko bidaia ordaindu behar?
Lau urtera artekoak, lau urtekoak barne doan bidaiatzen dira (eserleku eskubiderik gabe). Beraz, 5 urtetik aurrerako haurrek bidaiatzeko txartela eduki behar dute. Beraiekin batera doan helduak, metroko langileek eskatzen badiote, adingabearen adina frogatu beharko dute, familia liburua aurkeztuz.
Zer egin behar dut nire Creditransaren saldoa bidaia gehiago egiteko nahikoa ez bada?
Metro Bilbaoko geltokietan dauden txarteldegietan birkargatzea daukazu, betiere saldoa 1,50 €tik beherakoa bada, honelaxe:
- sakatu txarteldegian ageri den lehenengo pantailako creditrans botoiari
- pantailak creditransaren hiru prezioen artean aukeratzen utziko dizu
- behin zenbatekoa hautatuta, saldo nahikorik gabeko zure txartela creditransaren zirrikitutik sartu
- ordaindu ondoren, makinak ordutik aurrera baliorik gabe geratuko den saldo gabeko zure txartela beretzat gorde, eta berria luzatuko dizu, ordaindu duzuna gehi aurreko txartelean geratzen zitzaizuna besteko saldokoa.

