Karneta behar duten bidaitxartelak
kide karneta: hileroko bidaitxartela eta Super 50.
Gazte karneta: gazte bidaitxartela.
Gizatrans karneta: Gizatrans bidaitxartela.
Karnetak egitea
Metro Bilbaoko karnetik atera edo lehendik daukana berritu nahi duenak Bezeroaren Arretarako lau bulegoetako batera joan beharko du. Ez dago zertan norbera joan, beste edozein joan daiteke bezeroaren beraren ordez.
Hona hemen karneta ateratzeko baldintzak:
Karnetak berritzea:
Bulegoetan karnetak berritzen dira:
Bidaiatzeko txartel jakin batzuen salmenta:
Gazte eta familia ugarien bidaitxartelak Bezeroen Arretarako Bulegoetan soilik luzatuko dira. Bigarren horiek eskuratzeko familia ugariaren karneta edo fotokopia balioetsia aurkeztu behar da.
Bidaia txartelen trueka eta berriak ematea:
Bezeroen Arretarako Bulegoetan trukeak egiten dira (galera, lapurreta, hondatze, aldi baterako zein behin betiko gune hedapen eta gune aldaketengatik), baita deuseztapenak ere.
Bezeroaren erruz hondatu ez diren txartelen trukeak eta deusteztapenak bulego horietan zein geltokietan egin daitezke.
Galdutako gauzak:
Aurkitu edo jasotzen diren geltokietan egun batez edo bi egunez edukiko dira, baina tratamendua San Inazioko Bezeroaren Arretarako Bulegoan zentralizatuko da.
Geltoki batera zerbaitengatik galdezka joaten zaizkienean, geltokiko langileek, bezeroak San Inazioko bulegora bidali baino lehen, telefonoz deituko dute.
Iraungipena: 5 urtera
Nork berea, beste inork ez erabiltzekoa.
Kide karneta ateratzeko, bezeroen arretarako bulego batera (Areetako Ibaigane
kaleko 17an, San Inazioko, Zazpi Kaleetako eta Ansioko geltokietan) joan
eta hauxe aurkeztu:
Bezeroaren erruz hondatu, galdu edo lapurtuz gero, berria luzatzeko 3 euro ordainduko da.
Iraungipena: 5 urtera
Nork berea, beste inork ez erabiltzekoa.
Gazte karneta ateratzeko, Bezeroen Arretarako Bulego batera (Areetako Ibaigane
kaleko 17an, San Inazioko, Zazpi Kaleetako eta Ansioko geltokietan) joan
eta hauxe aurkeztu:
NArik gabeko 14 urtetik beherakoek guraso baten jatorrizko NA eta jatorrizko
famili liburua.
Bezeroaren erruz hondatu, galdu edo lapurtuz gero, berria luzatzeko 3 euro
ordainduko da.
Non ateratzen da GIZATRANS nortasun txartela?
Zer dokumentazio aurkeztu behar da?
Gizatrans nortasun txartela 3 euroren truke egiten da. Lehendik Metro Bilbaoko Plus nortasun txartela zein Bilboko udalekoa indarrean daukatenei trukea doan egingo zaie, baina lehengo nortasun txartelaren iraungipen datarekin.
Metro Bilbaoko plus nortasun txartelak iraungi arte balioko du, eta EuskoTreneko tarifa merkeetarako nortasun txartelarekin ere erosiko ahalko dira Gizatrans bidai txartelak.

