web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak   |   Metroa  

Irisgarritasun politika:

Metro Bilbaoren web guneak www.metrobilbao.com konpromiso irmoa hartuta dauka gune irisgarria izatearekin, eta edukiak ahalik eta erabiltzailerik gehienengana hel daitezen nahi du, ezgaitasunak oztopo izan barik. Horretarako W3Ck finkatutako teknologia estandarrak erabiltzen ditu, eta WAI 1.0 Irisgarritasun Jarraibideen AA mailari segitzen dio.

Egitasmo honetan edukiak grafikoki erakargarriak izan daitezen gura da, apaingarri hutsa den elementurik ere aurki daiteke, beraz. Iristeko arazoren bat aurkitzen baduzu, edo gaiari buruzko iruzkin edo iradokizunik egin nahi badiguzu, jo ezazu lasai guregana.

Erabiltzeko gida:

Jarraian web honetara lehenengoz sartzen direnentzako jarraibide labur batzuk sartu ditugu.

Non nago?

Bisitariei orientatzen laguntzeko, webaren bi aukera nagusien azpian nabigazio-bide bat ageri da, orrialde aktiboa menu nagusian non kokatzen den argitzeko. Beraz, esaterako, azkeneko albisteen orrialdean bazaude, nabigazio-bidearen edukia hauxe izango da: hasiera >> bezeroak eta zerbitzuak >> azken albisteak. Horrela beti jakingo duzu non zauden, eta lehenago ikusitako orrialdeetako edozeinekin estekatzea izango duzu.

Nola orienta naiteke www.metrobilbao.com-en?

Lehenengo menu nagusia daukagu: bezeroak eta zerbitzuak | Metro Bilbao, goiburupean dago eta webeko bi atal nagusietara estekatzen da. Nabigazio menua ezkerreko zutabean dago, eta atalak desberdinak dira, zerbitzuei ala metroari buruz diren arabera. Atal eta zerbitzu desberdinetan murgilduz zoazen heinean, menuak maila bakoitzetik zein edukitara sar zaitezkeen erakutsiko dizu. Gainera, orrialde guztietatik web gunearen mapara joan zaitezke, non webaren egituraren ikuspegi panoramikoa ematen zaizun, eta edozein ataletarako bidea ematen zaizun.

Testuaren tamaina alda dezaket?

www.metrobilbao.com-ek ez du letra moldearen tamaina bakarra erabiltzen; tamaina erlatiboak definitu ditu, eta erabiltzaileek beren beharren arabera alda ditzakete, beren nabigatzaileek testuaren tamaina handi ala txikiagoa jartzeko eskaintzen dizkien aukerez baliatuz.

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria
AA-Bikoitza Mailarekin onespenaren ikurra,W3C-WAIk edukiei buruz emandako ailegaerreztasunaren arauen 1.0 bertsioa
XHTML 1.0 Balioztatua
CSS Balioztatua
www.tawdis.com era lotura eta ikurra (web ailegaerreztasunaren testa)