web gida    ailegaerraztasun politika     lege oharra     kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak   |   Metroa  

Lege Oharra

Web gune hau Metro Bilbao, S.A.k sortu du, informazio helburuekin eta erabilpen pertsonalerako. Web gune honetara sartzeak ondoko termino eta baldintzen jakitun egotea eta onartzea dakar.

1. Web gunearen jabea www.metrobilbao.net Metro Bilbao, S.A.ren jabetzako interneteko domeinua da. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, BI 474 liburukian, 78. folioan, BI-4006-A orrian, A-48541957 IFKrekin. Metro Bilbao, S.A.ren egoitza, lege ohar honen ondoreetarako, hauxe da: Nafarroa2 ­ 48001 Bilbo.

2. Eguneratzea Baldintza hauetako klausularen bat, arau juridiko bat dela-eta baliorik gabe, legez kanpo, edo beteezin geratzen bada, ez-eraginkortzat joko da dagokion neurrian, baina gainerakoan baldintza hauek baliagarriak izaten jarraituko dute.

3. Edukiak eta zerbitzuak. Metro Bilbao, S.A.k ahaleginik handienak egiten ditu web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik izan ez dadin. Metro Bilbao, S.A. jabe deneko web gunearen bidez eskaintzen diren eduki guztiak eguneratuta daude eta Metro Bilbao S.A.k edozein unetan aldarazteko eskubidea izango du. Metro Bilbao S.A.k ez du web gune honetan beraz bestelako inork emanda ager litezkeen edukietako akatsen ondoriozko erantzukizunik bere gain hartzen. Metro Bilbao, S.A. ez da web gune honen bidez jasotako edo bideratutako erabiltzaileen arteko informazioen igorpenen erantzule.

Erabiltzaileek egiten dituzten adierazpenak egiten dituztenen ardura dira, beste inorena ez. Debekatuta dago hirugarrenen jabetza eskubideak urratzen dituen inongo komunikazio edo edukirik jakinaraztea, eta mehatxu, irain, lizun, pornografiko, xenofoboa den, pertsonaren duintasunaren edo haurren eskubidearen aurkako erasoa edo indarreko legediaren urraketa den inongo edukirik ateratzea edo zigor ofentsatara bultzatzea edo zigor ofentsarik egitea dakarren edozein jokabide.

Debekatuta dago, halaber, erabiltzaileek gezurrezkoak edo zehaztasunik gabeak diren edukiak, Metro Bilbao S.A.ko langileak zein gainerako erabiltzaileak nahas litzaketenak sartu eta hedatzea, bereziki jabetza intelektual edo industrialeko edozein eskubidek babestuta dauden edukiak, hirugarren pertsonei buruzkoak, eskubideen titularraren baimenik gabe, Metro Bilbao S.A.ren ospea edo sinesgarritasuna kaltetu edo desprestigiatzen duten, publizitate ez-legezko, iruzurrezko zein desleialtzat jotzen diren edota birusik edo Metro Bilbao S.A.ren web gunearen, sarearen, ekipo informatikoen edota hirugarren kalteak ekarri edo funtzionamendua zein gainerako erabiltzaileei atari honetarako sarrera eragotz liezaiekeen bestelako elementu elektronikorik izan lezaketen edukiak.

Metro Bilbao, S.A.k web gune honetara sartzea debekatu ahalko dio esandako jarrera horien barruan, arestian esandakoetara mugatu barik, sar litekeen edozein jokabide egiten duen edozein erabiltzaileri. Metro Bilbao, S.A.k web gune honetatik kanpo dauden Interneteko baliabide edo guneetarako estekak eskain litzake, zuzenean zein zeharka. Web gunean halako estekak informazio modura jartzen dira, baina ez dute inola ere helmugako web gune horretan eskaintzen diren produktu edo zerbitzurik kontratatzeko gonbiterik luzatzen denik esan nahi. Metro Bilbao S.A.k esteka horietatik igortzen den informazioa edo jarduera legez kanpokoa, delitua dela edo kalte ordaina merezi lezaketen hirugarren baten ondasun edo eskubideei kalterik egin liezaikeela jakiten badu, behar den ardura eta arretaz jokatuko du esteka hori ahalik eta lasterren ezabatu edo baliorik gabe lagatzeko.

4. Erantzukizunik bere gain ez hartzea Metro Bilbao S.A.k ez du web gune honetako zein beste batzuen web guneetako erabiltzaileen fitxatgietan, dokumentu elektronikoetan zein sistema informatikoetan kalterik egin lezaketen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik bermatzen eta, hartara, ez du bere gain hartzen zio horiengatik sor litezkeen kalteen erantzukizunik. Metro Bilbao S.A.k ez du bere gain hartzen web gune hau gaiztoki erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik. Metro Bilbao S.A.k ez du, era beran, bere orrialdetik kanpo dauden esteketako web guneen edukiari lotutako erantzukizunik bere gain hartzen. Metro Bilbao S.A ez da, halaber, esteka horiek bideratzen diren web guneetarako konexioen edo halakoetan dauden eduki, produktu zein zerbitzuen erabilpenaren ondorioz gerta litekeen ezein kalte edo galeraren erantzule izango. Metro Bilbao S.A.k ezin du bere web gunetik beste web gune batzuetarako esteken prestutasunik eta funtzionamendu zuzenik bermatu. Lege Ohar hau Metro Bilbao S.A.ren web gunetik jasotako informazioaren eta emandako zerbitzuen gainean soilik aplikatzen da, eta ez zaie Metro Bilbao S.A.ren web guneetik sartutako beste inoren web guneetan jasotako edukiei edo emandako zerbitzuei aplikatuko.

5. Jabetza Intelektualeko Eskubideak. Web gune honen eduki guzti-guztia, testu, irudi, soinu, fitxategi, marka, logotipo edo bestelako aurkezpen elementu edo modu, baita horiek guztiek funtzionatu, eskuratu eta erabiltzeko behar diren ordenagailuko programak ere, Metro Bilbao S.A.ren izeneko jabetza intelektualaren gaian indarrean dagoen legediak babesten ditu. Debekatuta dago Atariko edukiak aldarazi, kopiatu, berrekoiztu, deskargatu, igorri, banatu edo eraldatzea, eskubide horien titularraren baimenik eduki ezean edo legez onartuta egon ezean. Web gunera sartzeak ez du inola ere erabiltzaileek bertan ageri diren edukien gaineko inolako jabetza eskubiderik hartzen dutenik esan nahi. Web gune honetako zenbait eduki erabiltzailearen terminalean deskarga daitezke, betiere bere erabilpen pribaturako eta inolako merkataritza helbururik gabe bada. Metro Bilbaor S.A.ren zein beste inoren merkataritza marka, marka erregistratu edo zeinu bereizgarrien aipamenek, Metro Bilbao S.A. zein jabe zilegien baimenik gabe erabiltzeko debekua adierazten dute inplizituki. Atarian edota atariko edukietan sartu edo erabiltzeak ez dio inoiz ere, besterik espresuki adierazi ezean, erabiltzaileari hor barruan dauden legez babestutako marka, logo edota zeinu bereizgarrien gaineko inolako eskubiderik ematen.

6. Nabigatzea eta segurtasuna. Metro Bilbao S.A.k ez du bermatzen, ez eta erantzukizunik bere gain hartzen ere, web gune hori etengabe eskueran egongo denik edo akatsik izango ez duenik. Metro Bilbao S.A ez da inoiz ere web gune horretara sartu edo erabiltzeagatik sor dadin ezein kalteren erantzule izango, ez eta web gunea eskueran ez izateagatik erabiltzaile zein bezeroei eragin liezaiokeen endreduena ere.

7. Datu pertsonalen tratamendua. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Metro Bilbao S.A.k web gune honen erabiltzaileei jakinarazten die ematen diren datu pertsonalak jabetza eta erantzukizuna Metro Bilbao S.A.rena deneko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batera igaroko direla, eta helburua jasotako kontsulta eskariak egokiro erantzun eta prozesatu ahal izatea dela, baita Metro Bilbao S.A.k eskaintzen dituen zerbitzuen informazioa eman eta helarazi ahal izatea ere.

Zure datuak bidaltzean, Metro Bilbao S.A.k tratamendu automatizatua burutzeko baimena ematen duzu, betiere arestian esandako helburuak betetzeko. Zure datu pertsonalak ahalik eta isilekotasunik handienaz tratatuko dira eta, Metro Bilbao S.A.k, fitxategiaren arduradun izanik, datu pertsonalen isilekotasuna eta segurtasuna bermateko behar diren neurri tekniko eta antolaketakoak hartu ditu, datu horiek alteratu, galdu, baimenik gabeko inork tratatu edo ikus dezan saihestuta. Metro Bilbao S.A.k erabiltzaileek kontsulta bat egin edo eskari bat bidaltzeko ematen dituzten datuak artxibatzen ditu, datu horietako batzuk ezinbestekoak baitzaizkio eskari eta kontsultei behar bezala erantzuteko. Erabiltzaileari datu horiek eman beharraz ohartarazten zaio, egokiro. Helbide elektonikoa kontsultari erantzuteko erabiltzen dela, baita Metro Bilbao S.A.k eskainitako zerbitzuen berri emateko edo izan litezkeen aldaketa garrantzitsuen jakitun egon dadin ere. Gure web orrialdeak ez du cookie-rik ez eta erabiltzaileak zehazki identifikatzerik edo erabiltzaileen nabigazioaren daturik ezagutzeko aukerarik ematen diguten bestelako baliabide teknikorik erabiltzen.

Alabaina, konpromisoa hartzen dugu honen gainean Pribatutasun Politikan inolako aldaketarik sartzen badugu, berehala ohartaraziko dugula, web gun honen bidez, eta atal honetan dagokion zuzenketa egingo dugula. Era berean, arestian esandkao moduan jasotako datu pertsonalei dagokienez, erabiltzaileei jakinarazten diegu datu horiek ikusi, zuzendu, aurka egin edo ezereztatzeko eskubideak aitortzen zaizkiela. Eskubide horiek idatzizko eskari sinatua honako helbide honetara bidaliz gauzatu ahalko dira: Metro Bilbao S.A. Nafarroa 2 ­ 48001 ­ Bilbo Erref. Datu Pertsonalak Eskarian erabiltzailearen izen-deiturak, NAN fotokopia eta egin nahi duen eskariaren edukia bilduko dira.

8. Aplikatzekoa den legedia eta epaimahai eskudunak. Web gune hau araupetzen duten terminoak eta baldintzak, baita erator litezkeen loturak ere, babestuta daude eta den-denean eta gai zehatz bakoitzean Espainiako legeak araupetzen ditu.

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria