Metroaren sarearen proiektuak bi linea nagusi dauzka:
Bilboko metropoliaren eremua modu linealean garatu da, goialdean Basauri
eta Etxebarri dituela, erdialdean multzo handia, Bilboko udalerria, eta
bi beso luze, itsasadarraren bi alboetara.
Horrela, metroaren behin betiko
ibilbideaek grafikoki Y itxura dauka, non behean Basauritik hasita, Etxebarri,
Bolueta, Santutxu, Zazpi Kaleak, Areatza, Kale Nagusia, Indautxu, San Mames,
Olabeaga, Deustua, Sarriko eta San Inazion zehar hedatzen den, guztira
10,5 kilometrotan, eta ondoren Yren besoetan banatzen den.
Eskuineko besoa lehenagoko eskuinaldeko trenbidearen bide beretik doa, Plentziaraino.
Ezkerreko besoa itsasadarraren ezkerraldeko herrietan zehar doa, herrigune nagusien erditik lurpetik doala.
1995
Azaroaren 11n Jose Antonio Ardanza lehendakariak Zazpi Kaleetatik Plentziarainoko 1. linearen 23 geltokiak biltzen dituen zatia inauguratu zuen.
1996
Ekainaren 24an 1. lineako geltoki berri bat inauguratu zen, Gobela, Areeta eta Neguri artean. Eta azaroaren 9an Begoñako igogailuak funtzionatzen hasi ziren.
1997
Uztailaren 5ean Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak zerbitzuan jarri ziren. 1. linean guztira 27 geltoki ziren jada.
2002
Apirilaren 13an 2. linearen lehenengo zatia inauguratu zen, eta horrekin metroaren sarera beste bost geltoki gehitu ziren, itsasadarraren ezkerraldean: Gurutzeta - Cruces, Ansio, Barakaldo, Bagatza eta Urbinaga.
2005
Urtarrilaren 8an bi geltoki berri zabaldu ziren: Etxebarri 1. linean eta Sestao 2. linean.
2007
Urtarrilaren 20an bi geltoki berri zabaldu dira: Abatxolo eta Portugalete 2. linean.

