Tailerrak
Metro Bilbaoko tren unitateak mantetzeko eragiketak Sopela eta Arizko tailerretan egiten dira.
Tailerrak bi eremutan banatuta daude:
- Elektriko elektronikoa
- Mekaniko - pneumatikoa.
Ibilgailuen tailerreko instalazioek mantentze lan hauek guztiak modu egokian
egiteko behar den ekipamendua daukate:
Sopelako Tailerrak
- Elektronikako laborategia.
- Mantentze lanetarako 8 trenbide, horietatik 3 zutointxoen gainean, eta
2 unitate osoa altxatzeko zutabeekin.
- 7 trenbide tren unitateak estazionatzeko.
- Garbiketarako trenbide bat.
- 2 zubi garabi, 12,5 tonakoak.
- Talgo erako gurpildun tornua.
- Unitateak garbitzeko tunela.
- Kotxeak pintatzeko kabina.
- Bogieak pintatu eta garbitzeko kabina.
- Kofreei putz egiteko kabina.
- Gurpilen parametroen neurketa automatikoa.
- Zama eta hareako instalazioa siloaz eta 8 toberaz.
- Pantografora eta unitatearen gainera heltzeko plataformak.
- Makineria osagarria: tornua, fresagailuak, piezak garbitzeko makinak, lehortzeko labea, eta abar.
Arizko Tailerrak
- Elektronikako laborategia.
- Garbiketako kabina.
- Trenaren sabaira igotzeko plataformak tren osoan mantentze lanetako
trenbideetan.
- Trenbide igogailu bat, tren osoa, 5 bagoiak, altxatzeko, zutabe batzuen
bidez.
- ATP/ATO sistema probetarako trenbidean, jarritako ekipoak egiaztatzeko.
- Hondarra garraiatzeko sistema automatikoa.
- Trenak garbitzeko makina. Makina finko eta trena bere trakzioarekin
3 km/h-ra doala garbitzen da.
- Tailerreko argiak zentralizatzea eta automatizatzea.
- 2 plataforma igogailu.
- Ate irristagarria 16. trenbideko plataforman.
- Makina diesela bogieak garbitzeko.
- 2 eskorga igogailu.
- Pieza mekanikoak garbitzeko makina.
- Lakio kontrako amortiguadoreak probatzeko makina.
- Onduladoreetako hozgarria kargatzeko makina.
- Panel automatikoko balbulak probatzeko makinak.
- Makineria osagarria: tornu erdiautomatikoa, fresatzailea, sarjenta,
esmerila, zerra, eta abar.
- Mentsula biratzailea polipastoarekin 16. trenbidean aire girotuko konpresoreak
eta pantografoak desmuntatzeko.
- 2 tresna disjuntoreak desmuntatzeko.
- Tresna bat bidaiarien ateak desmuntatzeko.
- Barruko pintura iragazteko makina.
- Elektrodo bidez soldatzeko makina.
- TIG soldatzeko makina.
- 12 tonako garabia.