Segurtasuna zirkulazioan
Bilboko Metroa, gaztea izanik, munduan daudenetan ondoen ekipatutakoen
artean dago. Segurtasun sistema benetan aurreratuak dauzka.
Bilboko metroak sare osoan erabateko segurtasun sistema dauka, ATP izenekoa
(Trenen Babes Automatikoki sistema), baita ATO izeneko Gidatze Automatikoki
sistema ere.
ATP sistemaren xedea (Automatic Train Protection):
- Segurtasuna bermatzea, trenen artean tarte egokia mantenduz.
- Trenaren abiada etengabe ikuskatzea, gidariari
balaztak noiz aplikatu behar dituen ohartaraziz edo automatikoki
aplikatuz, trena abiada jakin baten barruan mantentzeko.
ATO sistemaren xedea (Automatic Train Operation):
- Trena geltokien artean automatikoki gidatzen du, kai bakoitzean nahi
den tokian geraraziz.
- Trena ATP sistemaren pean gidatzen du.