Metro Bilbaoren izenean, nire ongi etorririk beroena komunikazioko atari honetara. Garraio eskaintza oparora eta hiriko trenarekin loturiko bestelako informaziora sartzeko gure atea duzu, baliagarri izango zaizulakoan.
Metro Bilbaon interes handia dugu garraiabide hau erabiltzen duzuen pertsona guztiekin komunikatzeko, ohiko bezeroekin zein noizean behin erabiltzen dutenekin, baita inoiz ere hartu ez dutenekin eta Bilboko hiri trenaren barrenak eta gure eguneroko jarduna ezagutu nahi dituztenekin ere.
Interesatzen zaigu zer egiten dugun jakin dezazun, gizartean hain errotuta dagoen elementu honetako beste bat izan zaitezen. Azken finean, gure Metro Bilbao maitearen gaietatik eta bizitzatik gertuago, hurbilago egon zaitezen.
Espazio hau topaketarako gune bihurtu nahi dugu, herritarrek parte hartzeko toki. Zure iritziak eta oharrak kontuan hartuko dira eta behar bezala aztertuko dira beti, zure kezkak eta ardurak argitu eta erantzun nahi ditugulako, eta informazio hori, gainera, egunetik egunera hobetuko den zerbitzua eskaintzeko baliatu nahi dugulako.
Metro Bilbao oso garraio errentagarria da gizartearentzat, erabilgarria eta eraginkorra delako, batetik, eta, bestetik, inguruarekin iraunkortasuneko konpromisoa hartua duelako. Metrorik gabe zailago litzateke Bizkaiak hartu duen metropoli dimentsioa lortzea, eta, ezbairik gabe, funtsezkoa izan da Itsasadarra biziberritzeko.
Gure helmugetara iristeko helburuarekin, metropoliko trenaren sarea handitzeko eta garraiabide hau beste auzo eta herri batzuetara hedatzeko lanean ari gara, herritarren bizimodua erraztuko badugu, azken batean, jende gehiagorengana helduko bagara.
Bien bitartean, bekizu interesgarri hemengo egonaldia. Ondo ibili.
Presidentea

