web gida    ailegaerraztasun politika    lege oharra    kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

ATN (Aginte Toki Nagusia)

Metroaren sarearen funtzionamendu konplexua Metro Bilbaoren egoitza nagusian Aginte Toki Nagusi batetik (ATN) kontrolatu eta ikuskatzen da. Bunker moduko batean dago, uholde, sabotaje, istripu eta abarreatik babestuta.

ATN honek oinarrizko lau eginkizun dauka:

Gainera, tren eta geltoki guztietan irrati-telefoniaz ATNrekin komunikatutako dauden interfonoak daude.

Jarraian Bilboko Metroaren Agintaritza Zentralizatua ahalbidetu duten sistemak azaltzen dira:

Trafikoko teleagintea.

Sistemaren euskarria trafikoko softwarea da, zirkulazioko aginduak eman eta bete daitezen lana duena.

Energiako teleagintea.

Energiaren horniketa kontrolatu eta agintzen du, dauden bi horniketa motak bereiztuz: trakzioko energiaren horniketa eta instalazioetako energiaren horniketa.

Komunikazioen teleagintea.

Komunikazio sistema osoa kontrolatzen du. Bi komunikazio eremu handi finkatu dira: barruko komunikazioa, metroaren ustiapenaren arduradunen artekoa, eta bezeroekiko komunikazioa. Komunikazioak, gainera, joan-etorrikoak dira: aginte tokitik langile eta erabiltzaileengana eta alderantziz.
Hona hemen komunikazio sistemak:

Instalazioetako teleagintea.

Automatizazioa eta zentralizazioa metroaren instalazioen multzora ere heltzen da: geltokien argiztapen, sarbide, eskailera automatiko, igogailu, punpatze instalazio, aireztapen eta suteen igartze sistemen funtzionamendua. Garrantzitsua da instalazio guztiek hiru aginte maila dauzkatela argitzea: tokiko agintea, instalazioan bertan, agintea geltokian eta, azkenik, beste bat Aginte Toki Nagusian.

Tarifetako teleagintea.

Txartelen salmenta eta geltokietarako sarreren kontrola automatikoki egiten dira.

Jendea Aginte Toki Nagusian lanean
Osagai apaingarriaOsagai apaingarria