web gida    ailegaerraztasun politika    lege oharra    kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Babes plana

Larrialdietako irteeraren ikonoa

Metro Bilbaok ustiapenaren multzoan gerta litezkeen arriskuak ebaluatu ditu:

Hartara, Babes Plan Orokorra prestatu da, non larrialdi egoera guztiak aztertu eta nola konpon litezkeen jasotzen den.

Ondoren larrialdi egoera horiei erantzuten dieten Metro Bilbaoko hainbat instalazio aipatuko ditugu:

1 Suteak igartzeko sistema.

Geltoki bakoitzean suteak igartzeko zentral bat dago.

2 Ebakuazio korridoreak.

Lurpeko ibilbide osoan ebakuazioko bi korridore daude.

3 Zutabe lehorra.

Lurpeko ibilbide osoan zutabe lehor bat dago larrialdietan urez hornitzeko.

4 Zutabe hezea.

Zutabe lehorraren sistemaz gain, lurpeko geltoki guztiek 4 B.I.E daukate, ur edangarriko saretik hornitzen direnak.

5 Aireztapen sistemak.

Metroak bi aireztapen sistema dauzka, bat iraunkorra eta bestea larrialdietarako. Iraunkorra kaipeko aireztapen sistema da. Larrialdietako sistemak, suterik izatekotan, pertsonak kerik gabeko eta tenperatura kontrolatuko bideetatik irten eta ateratzeko aukera eskaintzen du.

6 Punpatze instalazioak.

Zati horretako geltoki bakoitzak punpatzeko bi putzu dauzka.

7 Uholdeen aurkako ataskak.

Hidraulikoki eragiten zaien uholdeen aurkako hiru ataskek babesten dituzte geltokiak Areatza eta Olabeagako ibaipeko bi pasabideetatik.

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria