Sir Norman Foster, ezbairik gabe, egungo eraikuntzaren panoramako arkitektorik berritzaile -muturrrekotasunean erori gabe- eta garrantzitsuenetako bat da. 1935ean Manchesterren jaioa, hirurogeigarren hamarkadaren hasieran Atlantikoaren bestaldera joan zen, Arkitektura eta Hirigintzako diploma besapean zeramala, Yaleko Unibertsitatean Masterra ateratzera.
Lehenengo etapa batean hirigintzako berriztapen proiektuetan aholkulari aritu ondoren, 1963an Team 4 sortu zuen. Lau urteko epe laburrean taldea desegin eta bere bulegoa ireki zuen, Norman Foster Associates.
Ordutik aurrera bere lanildo pertsonalak zeharo garatu izan ditu, arkitektura estetizista bezain funtzionalaren, teknologiarekin zorretan dagoen ingeniaritzaren eta kalitatezko diseinuaren artean dabilena. Horren lekuko dira Willis Faber and Dumas de Ipswisher eraikinak, Hammersmith zentroa, Londresen, Norwicheko Arte Plastikoen Sainsbury Zentroa, Swindongo Renault etxearen zentroa edo Nimeseko Arte garaikideko Zentroa.
Geroago, laurogeigarren hamarkadatik aurrera, egin zituen bere obrarik behin betikoenak: Hong-Kong and Shanghai Bank, Stansteadeko aireportua (Londres) edo 92ko Bartzelonako Komunikazioen Dorrea.
Bilboko metroak eta Hong Kongeko aireportu berriak, orain egiten ari den bere proiekturik handiguratsuenetakoak, minimalismoaren eta high-tech-en gentleman honen kondaira elikatzen jarraituko dute.

