web gida    ailegaerraztasun politika    lege oharra    kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 


Ingurumena / 2004ko iraunkortasun txostena

 

Hona hemen Metro Bilbaoren 2004ko Iraunkortasun Txostena, garrantzi honetako lehenengoa enpresa honetan, 2002 eta 2003ko Ingurumen Txostenekin ekindako bideari segituz. Metro Bilbaok garraio iraunkor, ekonomikoki errentagarri eta arduratsua eta gizartearekin engaiatua izateko egin duen apustuaren ildoan aurrera egiteko baliatutako bitarteko bat da, eta oraingoan GRIk jarritako baldintza guztiak bete ditu (Global Reporting Initiative).

Txosten honetan ematen den informazioak erakundearen ikuspegi hirukoitza islatzen du:

Adierazle ekonomikoak, Txosteneko 5.1. atala
Enpresaren eta ingurunearen arteko elkarrekintza ekonomikoa daukate hizpide, finantzazko kontabilitatetik harantzago.

Besteak beste, negozioaren zenbaki orokorrak, emaitza eta erakundearen erosketa eta inbertsio sistema erakusten dira.

Ingurumeneko adierazleak, Txosteneko 5.2 atala
Erakundeak ekosisteman duen eragina islatzen dute.

Orrialdeok begiztatuz energia kontsumoaren, ur kontsumo eta isurketen, sortutako hondakinen, eragindako emisio atmosferikoen eta abarren zenbaki errealak, eta Metro Bilbaok ingurumenean duen eragina ahalik eta gehien murrizteko bideratzen dituen ekintzarik esanguratsuenak ezagutzeko aukera daukagu.

Gizartezko adierazleak, Txosteneko 5.3. atala Enpresak bere langileekin dituen harremanak, eta bezeroekin eta gizartearekin duen elkarrekintza jorratzen ditu.

Hemen daukazue 2004ko Iraunkortasun Txostena [10MB].

 

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria