Metro Bilbao jabetzen da bere jarduerak ingurumenean eragina daukala, eta horregatik Enpresaren politika orokorrean ingurumenaren politika txertatu du, ingurumena babestea enpresaren helburutzat hartuz.
2001eko irailean, Metro Bilbaok ISO 14001 arauaren mendeko Ingurumen Kudeaketako Sistema bat ezartzeko proiektuan murgiltzea erabaki zuen, eta amaierako xede modura ziurtagiria lortzea jarri zuen. 2002an eman zioten eta, halako ziurtagirik lortzen duen Europako lehenengo metroa izan da.
Ziurtagiritik harantzago, bere jardueraren gainean, Global Reporting Iniciative (GRI) gida ospetsuan jasangarritasuneko txostenak egiteko ematen den egiturari jarraituz, Ingurumeneko Txostena idatzi duen bere alorreko lehenengo enpresa izan da. - 2003ko Ingurumen Txostena
Ingurumen txosten honetan, 2002koa da, datu objektiboen bidez hiri trena ustiatzen duen enpresak ingurumena zaindu eta errespetatzeko abian jarritako hobekuntza prozesua nabarmentzen da.
2003ko datuak jasotzen dituen txosten honetan, esaterako, honakoa azpimarratzen da:
Txosten honetan Enpresako Zuzendaritza guztien jarduera biltzen da eta, datu hauek guztiak ikusita, Metro Bilbaok garraio jasangarri, ekonomikoki eragingarri eta gizarte eta ingurumen aldetik arduratsuaren aldeko apustua egin duela esan dezakegu. Ingurumenarekiko konpromisoa ez da enpresa barrura begira soilik egiten, hornitzaileekiko harremanetan ere ageri baita. Hornitzaileekin sinatzen diren kontratu guztietan ingurumeneko legedia zorrozki betetzea eskatzen da.
Metro Bilbaok Ingurumen Txostena urtero argitaratzen jarraitzeko asmoa dauka. Hartara, arian-arian aurrera eginez joango da, unean-unean egunekoen diren jasangarritasun txostenak egiteko oinarri guztiak bere egitera iritsi arte. Helburua, epe laburrera, Erabateko Jasangarritasuneko adierazleen bidez mintzatzea da, eta ingurumeneko informazio horri ekonomia eta gizarte alderdiak gehitzea. Goraipatzeko modukoa da Metro Bilbaok ingurunean duen gizarte eragina neurtzeko egiten ari garen, eta oso garraibide publiko eta enpresa gutxik egiten duten ahalegina.
Jasangarritasunaren bidean egindako azkeneko urratsa UITPren azkeneko Munduko Biltzarrekoa izan da (Nazioarteko Garraio Publikoen Batasuna. 2003ko maiatzean egin da, Madrilen, eta Metro Bilbaok Garapen Jasangarriaren Gutunerako atxikimendua sinatu zuen, jasangarritasunaren gizarte, ekonomia eta ingurumen oinarriak bateratzea onetsiz.
Atxikimendu honekin, Metro Bilbaok datorren urtean, 2005ean, Erroman egingo den 56. Biltzarrean Garapen Jasangarriaren gaineko UITPren Gutuneko kide izateko behar diren neurriak hartzeko konpromisoa hartu du.

