Marka sinboloa eta "metro bilbao" logotipoaren batasunari esaten
zaio, multzo bakar eta banaezina osatzen dutenean.
Bi elementu horiek bat egiteko modu desberdinak onartzen dira, bainia hemen aurkezten duguna da komunikazio euskarri guztietan lehentasunez erabiltzen dena.
Kasu honetan, sinboloaren eta logotipoaren arteko tartea sinboloaren azaleraren berdina da, eta logotipoak sinboloaren altueraren erdia dauka.
Marka baterako anaren emaitza izan zen, Norman Fosterren arkitekturaren filosofiaren ildotik, Otl Aicherrek diseinatu eta Michael Weiss eta Hans Brucklacherek garatua, eta sinboloak eta logotipoak osatzen dute.
Metro Bilbaoren sinboloa tuneletan eta mugitzen ari diren gurpiletan oinarrituz garatu den irudi abstraktoa da.
Lodiera desberdineko hiru uztai dira, batzuk besteen barrurantz mugitzen direnak. Irakurketaren norabidean lodituz doaz (ezkerretik eskuinera), eta horrela garraiabide honen izaera dinamikoa ezin hobeto adierazten duen mugimendu sentzazioa sortzen da.
Diseinugile eta Norman Fosterren laguntzaile den Aicherrentzat, arkitekturak mugimenduaren espazioak eta tokiak antolatzen baditu, tipografia bi dimentsiotako arkitektura da, nolabait. Tipografiak gainazalak, testuak, irudiak eta irakurketako mugimenduak antolatzen ditu. Logotipoa Rotis Semisansen bertsio erdilodiko letra txikiekin diesinatu zuen.

