web gida    ailegaerraztasun politika    lege oharra    kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Geltokietako instalazioak

Metroa instalazio koadro ikaragarri handiaz osatuta dago. Instalazio batzuk lagungarri besterik ez dira, baina zerbitzuaren kalitatearen maila definitzen dute.

Metroaren eskailera mekanikoen irudia

Eskailera mekanikoak eta korridore ibiltariak

Eskailera mekanikoak metroko sarearen erabiltzaileek gora eta behera ibiltzeko eta hara eta hona heltzeko ohiko bidea dira.
Eskailera automatikoak batera zein bestera ibil daitezke eta, hartara, trafiko premia baten aurrean, igo ala jaisteko norabidean jar daitezke.

Igogailuak

Metroko geltoki guztiak ibiltzeko arazoak dauzkaten pertsonen eskueran daude.
Metroko geltokiak bi altueratan daude, bata kaien parean, nondik trenera sartzen zaren eta, bestea, kaien gainean, non harrera guneak, txarteldegiak eta bidaiariak trenen bi norabideetan banatzeko eremuak dauden. Igogailuen instalazioak ere eskema berari jarraitzen dio.

Kaletik geltokira heltzeko igogailu bakarra dago. Igogailuek bidaiariak banaketako eremuetaraino eramaten dituzte. Zortzi pertsonarentzako tokia daukate.

Banaketako eremuetan, aldi berean, beste bi igogailu daude, kai bakoitzerako bana, bidaiariak metroaren bi norabideetako bakoitzari dagokion kaira eramateko. Panoramikoak dira barrutik, eta zortzi pertsonarentzako tokia daukate.

Txartelak balioztatzeko makinen irudia

Txartelgintza

Txarteldegiek ukimenez dabiltzan pantailak dauzkate, salmentaren mekanika errazteko. Kreditu txartelez ere ordaintzeko aukera eskaintzen dute.

Geltoki guztietan txartelak balioztatzeko makinak daude, batzuek pasabide zabalagoaz, haurtxoen gurditxoak, gurpildun aulkiak, ekipajeak eta abarrak igaro ahal izateko.

Aireztapen sistemak

Kaipeko erauzpenezko aireztapena: Geltoki bakoitzean aireztapen instalazio bat dago, funtsean aireztagailuz, iragazlez eta isiltzailez osatuta, baita kaipeko bide eta horien moldatu eta ixteko ataskak ere. Geltokietan aire kalitate egokia mantentzeko dira. Geltoki bakoitzean bi aireztagailu jartzen dira.

Larrialdietako aireztapena:Larrialdietako aireztapen sistemak surik izatekotan pertsonak kerik gabeko eta kontrolpeko hozperoan dauden bideetatik husteko, erreskate taldeak suaren iturburura hurbiltzeko eta trenen bat geltokien artean gertatzekotan tunelak aireztatzeko aukera eskaintzen du.

Punpatze instalazioak

Lurpeko geltoki bakoitzak punpatzeko bi putzu dauzka, bakoitza mutur batean, lurpeko bideko tokirik baxuenetan, hala nola, Elorrietan eta Olabeagan, estrategikoki kokatuta dauden beste putzu batzuk ere badauden arren.
Urak maila jakin bat iristen duenean saneamenduko sarera bidaltzen da.

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria