Bilboko metroaren proiektua duela hogeita bost urte baino gehiago sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, metropoliaren hazkunde kaotikoa ikusita, eskualdean garraio arazoa ez eze, trafikoaren balizko itomena ere diagnostikatu zituztenean.
1971
Bizkaiko Aldundiak, Bilboko Udalak eta Merkataritza Ganbarak Bizkaiko komunikazioen Batzordea eratu zuten, Bilbo Handiaren eskualdearen arazoa aztertzeko.
1974
Batzorde horrek, Azterlan eta Komunikazioen Koordinaketako Bulegoaren bidez, azterlan sakonari ekin zion, "Bilborako eta bere eraginpeko eremurako Hiri Garraio Kolektiboen azterlan koordinatua" izenpean.
1976
Bizkaiko Garraioen Partzuergoa eratu zen.
1977
"Bilboko hiri trenaren sarea eraikitzeko plana"ren lehenengo bertsio bat onartu zen. Alegazio ugari egin zitzaizkion, sare luzeagoa eta batez ere lurpekoa eskatuz.
1978
Garraio ministerioak "Metro Bilbaoren Sarearen Azterlan Osagarria" kontratatu zuen. Lanen hasiera eta garraio gaietako eskumenak Euskal Kontseilu Nagusiaren eskuetara aldatzea ia batera gertatu ziren eta, hartara, Kontseiluak Azterlanaren zuzendaritzako partaidetza bere gain hartu zuen.
1981
Lanaren emaitza Metro sare murritza, aldirietako trenbideak eta autobusen sareak sendotzearekin konbinatuta antolatzeko proposamenean gauzatu zen, baina proposamenak ez zuen egoera desblokeatzeko beste onarpen lortu.
1983
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraioen Sailak, Azterlanetarako bere zentroaren bidez, "Nerbioi Behereko garraio publikoaren azterlanari" ekin zion, eta urte amaierarekin bukatu zuen.
1985
Hasierako Eraikuntza Plana zeharo berrikusi zen eta dokumentu berria idatzi zen.
1987
Jendaurreko informazioko epearen ostean, Eusko Jaurlaritzak behin betiko onetsi zuen Bilboko Metroa eraiki eta finantzatzeko Plana.
1988
Diseinu Arkitektonikorako Nazioarteko Lehiaketa Murriztua egin zen. Lurperatze lanei Erandion ekin zitzaien.
1989
Bilboko erdiguneko obrei ekin zitzaien.
1993
Urriaren 1ean Metro Bilbao, S.A. enpresaren kudeaketari ekin zitzaion.

