Metro Bilbaoko tren unitatea (UT 500, UT 550 eta UT 600 sailekoak) trenbideko garraioaren alorrean daudenik eta teknologia sistemarik berrienez hornituta dago.
Kotxe guztiak dira motore eta, horrek prestazio ikaragarri eragingarriak ematen dizkio, bereziki potentzia, azeleratze eta balaztaketan. Trakzio unitate bakoitza autonomoa da.
Tren unitatea osatzen duten lau kotxeak elkarri lotuta daude, aterik gabe,
eta bestelako inolako banaketarik gabe. Horrela espazio bakarra lortzen
da, bidaiariei tren barruan mugitzeko eta hobeto banatu eta moldatzeko aukera
handiagoa emanez. Ibilgailuen kutxa egitura autosostengagarria da, altzairu
herdoilgaitz soldatuz eraikia.
500 eta 550 sailetako tren unitateek itxura berdina daukate, baina azkenei hainbat hobekuntza erantsi zaizkie, hala nola, gidariaren kabinatik kontrolatu ahalko den aire girotuaren sistema berria, hobeto soinu gabetutako kotxeak eta helduleku gehiago plataformetan.
Estetikoki, trenak ez dira egungo unitateen oso desberdinak, UT 500 eta UT 550.Itxuraz, Metro Bilbaoren 37 unitateen berdinak dira, baina tren bidezko garraioaren arloko azken berrikuntzak gehitu dira. Daudenekin alderatuta, tren berriek hobekuntza ekarri dute; esaterako, intsonorizazio eta bezeroarenganako arretari dagokionez.
Teladierazle informatibo bat ezarri da barnean, bagoien arteko loturan, erabiltzaileei zerbitzuaren inguruko informazioa emateko. Sistema hau Aginte Postu Zentralizatuarekin lotuta egongo da, eta trenaren helmugari eta hurrengo geltokiari buruzko informazioa emango du, zerbitzuaren egoera normala denean; halaber, edozein gorabeheraren berri emateko ere erabili ahal izango da. Oso erabilgarria izango da pertsona gorrentzako.
Halaber, UT 600 unitateek zarataren aurkako sistema berriak dituzte. Gurpil elastikoak instalatu dira “bogie” guztietan, eta zarata-maila nabarmen murrizten dute.
Unitate berriek lau bagoi dituzte, denak motorrak. Horri esker oso prestazio tekniko eraginkorrak eskaintzen ditu potentzia, azelerazio eta balaztatzeari dagokionez. Horri dagokionez, trakzio elektriko berri bat sartu dela nabarmendu behar dugu, aurrekoak baino fidagarriagoa, potentzia eta azelerazio handiagoari esker.
2010ean bosgarren atoi-bagoia erantsi zitzaien 600 saileko trenei, prestazio berberekin. Bosgarren bagoia, itxuraz, lau bagoiko trenetako tarteko bagoien antzekoa da, baina ez du trakzio-ekiporik. 2011n bosgarren bagoia gehitu zaie 500 saileko hamahiru treni, zehazki UT512tik UT524 trenei, biak barne. Gaur egun Metro Bilbaoko 46 trenetik 22k soilik dituzte 5 bagoi.
Kotxe motore bakoitzak berogintza-hozkintza ekipoa dauka. Ekiopak bi hozkailu zirkuitu independente dauzka.
Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 Kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria bermatuz.
Bihurgailu estatiko batek zerbitzu osagarriak elikatzeko behar den energia elektrikoa ekoizten du. Bateria sistema bat ere badago.

