web gida    ailegaerraztasun politika    lege oharra    kontaktu

Bezeroak eta zerbitzuak  |   Metroa 

Arkitektura eta altzariak

Proiektua ernaitzen hasi zenetik arreta berezia jarri zen geltokien diseinuan eta arkitekturan. Arreta berezia ez zen estetika hutsera mugatzen, funtzionaltasunari eta bidaiarien ongizateari ere begiratzen baitzitzaien.

Sir Norman Fosterren taldeari Bilboko metroaren leize moduko lurpeko geltokiak definitzeko eskatu zitzaion. Bilboko metroa zehazteko orduan oso eragin positiboa izan duen ideia matrizea dago, arkitektura eta ingeniaritza uztartzea, hain zuzen.

Proiektuak 1998an trenbide Arkitekturaren Brunel saria lortu zuen, osotasunean, eta Sarriko geltokiak sari berezia.

Fosterrek egindako obrak beti antzematen dira, besteak beste, honako ideia hauek:

Hona hemen Bilboko Metroak aurrean zituen erronka handiak:

Metroko geltokien arkitektura hiru kontzepturen emaitza da:

Kontzeptu hauei segituz, Fosterren obraren funtsezko ezaugarriak ondoko elementuetan oinarrituta daude:

Barrunbea:

Leizearen tratamendua espazio handia da, 1609 metroko zeharkako ebaketa, non trenbideak, kaiak eta banaketako solairuarteak dauden.

Interkomunikazioko obra:

Banaketako solairuarteetan instalazio eta zerbitzu guztiek bat egiten dute, txartel salmenta eta bulego zerbitzuak betetzen dira. Geltokietan espazio handia dago, eta bidaiariak ez du bere burua harrapatuta sentitzen, eta behar dituen zerbitzu guztiak erraz aurkitzen ditu.

Kanpoaldea:

Hiriaren multzora azaleratzen dena. Kaleko arkitektura da eta egintzarik bitxiena altzairu eta beirazko markesinak dira.

Bilboko metroaren arkitekturaren ekarpenik handienetako bat hiru helbururen lorpenean agerikoa den batasun arkitektonikoa iritsi dela da. Hona hemen hiru helburuok:

Altzariak :

Zientzia eta Teknologia Ministerioak 2000ko azaroan metroaren eserlekuak egin zituen enpresari (Irungo Akaba) Industria Diseinuaren Estatuko Saria eman zion.

Osagai apaingarriaOsagai apaingarria