Irismena
Hasiera-hasieratik, geltokiak, pasoko tokiak, tren unitateak, eta abar, oztopo fisikorik gabekoak izateko diseinatu eta eraiki ziren.
Geltoki guztiak diseinatu eta eraikitzeko orduan oztopo arkitektonikoak ez eraikitzeaz gain, gure bezero guztientzat sarbide labur eta seguruak jartzea ere kontuan izan da. Jarduera hauekin guztiekin ibiltzeko arazo handiak dituzten bezero horiek erabat integratzea erraztu nahi da.
Trenean:
Metroaren diseinuan irismena funtsezkoa izan da garraibide
irisgarria moldatzeko orduan.
Jarraian ibiltzeko arazoak dituzten, besteak beste, itsu,
elbarri eta abarren joan-etorriak errazten dituzten zenbait elementu zerrendatuko
ditugu:
- Metro unitateen "boa" erako diseinua, bidaiariak kotxe batetik bestera
igaro eta ahalik eta ondoen banatu ahal izateko.
- Ate handi bikoitzak, sarrera errazteko.
- Esekitze sistema, unitatearen plataformaren altuera konstantea bermatzen
duena.
- Eserleku toleskorrak, erabili ezean euskarri ere badirenak.
- Gurpildun aulkietan doazen bezeroentzat gordetako lekuak. Leku horiek
kabinadun kotxeetan daude eta segurtasun gerrikoak eta gidariari gurpildun
aulkidun pertsonaren bat dagoela jakinarazteko balio duen botoiak dauzkate.
Gidaria, barruko bideo zelataritzako kameren bidez bezero horren adi egoten
da.
- Ateak itxiko direla iragartzen duen soinu eta argi dispositiboa.
- Trena linean non dagoena eta trentik nondik irteten den adierazten duen
argizko informazioa.
- Ateak itxiko direlako txistua trenetan.
- Tren barruetako botoia eserleku gordeetarako.
Geltokietan:
- Espazio zabal eta argiak geltokietan eta ibilbide zuzen edo oso bihurgune
zabalekoak.
- Geltoki guztiak edozein pertsonarentzat eskueran daude, igogailuen bi
mailen konbinazioari esker, bata kaletik atalondoraino, eta bestea atalondotik
kaietaraino. Kaleko igogailuen ondoko zorua espaloiaren gainerakoaren
desberdina da, igogailuaren atera bideratzeko.
- Erraz irakurtzeko seinaletika, tamainarengatik eta koloreen kontrastearengatik.
- Goiko pasabideak dauzkaten geltokietan malda egokiko aldapadun bideak
daude, gurpildun aulkien zirkulaziorako.
- Sarbide labur eta seguruak bezero guztientzat.
- Zoru zimurtsua kaiaren ertzean.
- "Braille" sistema igogailuetan.
- Megafonia geltokietan.
- Balioztapeneko lerroetan gainerakoak baino zabalagoa den makina bat
jarri da, ibiltzeko ezgaitasunik duten arazodun pertsonentzat.
- Saltokiak egokitu dira.
- Argiztapen sistema, eremu ilun edo itsurik ez egoteko, eta bereziki
balioztagailuetan, eskaileretan eta kaietan eragiten dutena.
- Koskatxoa txarteletan makinetan sartzeko.
- Geltokien iragarlea, soinu eta argizkoa, trenetan.
- Eskailera inperialen azpian, kaia atalondoarekin lotzen duten horien
azpian, lurrean ukimenezko gida bat jarri da, zoru zimurtsuko azulejo
modura, kaiaren ertzean dagoenaren oso antzekoa. Gainazalak eskailerak
daudela igartzen lagunduko die eta itsuek eskaileraren kontra jo dezaten
eragotziko du.
- Burdinazko barra bat informazio euskarrien behealdeetan (geltokiaren
kokapen planoak, linearen deskribapena...).
- Lorontziak Sarrikoko "fostertzarraren" atzealdean.
Tarifak:
Metro Bilbaon, erabateko ezgaitasun iraunkorra, ezgaitasun larria daukatenek
edo %65 edo gehiagoko ahalmen urritasuna dutenek hobarizko prezioaz gozatzen
dute.
Web orrialdean:
Orrialde nagusitik (home page), webaren bertsio eskuragarri batera sartu
ahal da, pertsonen zein teknologiaren ondoriozko mugak pertsona askori nabigatzea
eragozten ez diotelarik.
Metro Bilbaoren web eskuragarriak World Wide Web Consortium-aren nazioarteko
estandarrak betetzen ditu eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren gaztelaniazko
webentzako irisgarritasunaren testa gainditzen du.